Logo Ocean Living Lab

OCEAN WORK CENTRE BILBOK NAZIOARTEKO MISIOA ABIATUKO DU REUNION UHARTERA
Ocean work center Bilbao © Ocean Tech

OCEAN WORK CENTRE BILBOK NAZIOARTEKO MISIOA ABIATUKO DU REUNION UHARTERA

Hil honen 25 eta 28 bitartean, Ocean Work Centre Bilbok Reunion uhartean egingo den nazioarteko negozio-misioan parte hartuko du, enpresa teknologikoen eta ongizatearen sektorean dihardutenen artean lankidetza-proiektuak identifikatzeko, zehatzago, Jokin Garateak ordezkatuko du bertan Ocean Work Centre Bilbao erakundea, eta Euskadi, Akitania eta Reunion uharteko ordezkariekin batera parte hartuko du gero eta negozio-eskari handiagoa duen sektorearen trukaketan. Zentroaren lehen misioa da nazioartean, gogoratu behar baita otsailean ireki zituela bere ateak, mugaz gaindiko lankidetza oinarri eta ardatz hartuta (GAIA Klusterraren espezializazioa baita) sektore ekonomiko hau dinamizatzeko helburuarekin.

Ocean Work Centre, mugaz gaindiko lankidetzan aitzindari

Itsasoko eta irristatzeko kirolen esparruan enpresa eta teknologia kooperaziorako gune aitzindaria da Ocean Work Centre Bilbo. Euskadi eta Akitaniaren artean sor daitezkeen proiektuak bizkortzeko xedez abiarazi da aparteko interesa duen jarduera-esparruan. Kontuan izan behar da Frantziako gobernuak lehentasunezkotzat jo duela jardun-arlo hau bere espezializazio teknologikoko arloak finkatzen dituen French Tech delako estrategiaren barruan.

Atlantikoko kostaldean, Landetatik eta Bizkairaino, industria honen erdigunea da, 5.000 lanpostutik gora ditu eta 2.500 milioi euroko itzulkin ekonomikoa sortzen du. Eskualdeko espezializazio  teknologikorako estrategiaren barruan, Akitania esparru horretako garapen-gune nagusia da Frantzian, eta berau garatzeko zentro kolaboratzaileak sortzea erabaki du: lehena Bilbon finkatu den hau.

Lankidetzan produktu eta zerbitzuak garatzea da zentroaren xedea, teknologia eta ezagutza  ideratuz mugaz bi aldeko ekosistema sendotzeko eta eskaintza eta eskaria konektatuz. Ocean Work Centre delakoa GAIA Klusterrak Bilbon duen egoitzan, Bilbao Berrikuntza Factory-n, kokatu da eta horri esker, klusterrak bere 250 enpresekin batera sortuko dituen sinergiez baliatu ahal izango da

En poursuivant votre navigation sur ce site, vous acceptez l’utilisation de cookies pour vous proposer des contenus et services adaptés à vos centres d’intérêts.