Logo Ocean Living Lab

Sotapatroi
Sotapatroi © Sotapatroi

Sotapatroi

Sotapatroi © Sotapatroi

Gaia kusterrarekin elkarlanean dagoen Sotapatroi proiektua, aririk gabeko "man overboard" sisteman datza, hau da, itsasontzitik eroriz gero, itsasontziaren motorra gelditu egingo da.

Honetarako patroiak eskumuturreko bat eraman beharko dau, hau Bluetooth BLE teknologia askeaz baliatzen da seinalea bidaltzeko.
Itsasontziaren aldetik, arduinoren teknologiaz baliatuz, motorrera konektatu egongo den sistema bat egongo da, honek patroiaren eskumuturrekoak bidalitako
seinalea hartuko du eta hartzeari uzten dion momentuan motorra itzaliko du lehen pausuan. Patroia igerian ez baldin bada heltzen edo ez baldin badu
itsasontzira igotzeko aukerarik, bigarren pausu batean itsas salbamendura eta inguruan dauden itsasontzietara SOS seinalea igorriko du.

Sistema hau garatzeko Bermeoko lagun talde bat batu ginen, Markel Fernandez, Eneko Ruiz, Mikel Basterretxea, Igor Etxaburu eta Iban Bilbao, hain zuzen ere.
Proiektuaren bideragarritasuna aintzat harturik, Busturialdeko II. enpresa lehiaketan parte hartzea erabaki genuen Sotapatroi proiektuarekin, eta irabazi egin genuen.
Jasotako sari horri esker Bermeoko arrain azokan proiektua aurkezteko aukera izan genuen eta prototipo txiki bat, web orria eta azoka antolatzeko erabili genuen.
Arrain azokako arrera ona dela eta komunikabide ugari gure proiektuarekin interesatu ziren eta elkarrizketa ugari egin ziguten:
EITB, TeleMadrid, Onda Vasca, Oizmendi, Deia eta El Correo-n besteak beste.

Ordutik hona lanean jarraitu dugu eta ondorioz, urrian Deiako Kostaldeko IX Hemendik Sariekin sarituak izan ginen Mundakako kasinoan antolatu zen ekitaldian, hemen
kostaldean ongi lan egiten ari diren enpresa, erakunde eta pertsonak sarituak izan ginelarik.

Informazio gehiago eskuratzeko:

http://sotapatroi.eus/

https://www.facebook.com/sotapatroi/photos/

http://instagram.com/sotapatroi

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/4089852/bideoa-sotapatroi-itsasorako-segurtasun-sistema-asmatu-dute-bermeon/

En poursuivant votre navigation sur ce site, vous acceptez l’utilisation de cookies pour vous proposer des contenus et services adaptés à vos centres d’intérêts.